2021eko rallyaren aurrerapena

Rallyearen informazioa

Gernika-Lumo Rallyea 2021

Gernika-Lumoko XXVIII. Rallya Urriaren 8ko 17:00etan hasiko da, egiaztapen administratibo eta teknikoekin, eta 21:00ak arte luzatuko dira. Aurten hiribilduaren erdigunera itzuliko gara, Merkurio iturriaren inguruan egiaztapenak egingo dira eta parke itxia Artekale kalean egongo da, orain urte batzutako kokapenera itzuliz, eta bertan geratuko dira aparkatuta ibilgailuak larunbat goizera arte egiaztapenak egin ondoren.

Plater nagusia larunbatean etorriko da, kronometratutako lau tramorekin, bakoitzean bi aldiz pasatu beharko dutelarik. Lehenengo parte-hartzaileak goizeko 09:00etan hartuko du irteera Pasealekuko podiumean, eta lehen bi tarte kronometratuetan 2 pasa egin ondoren, parkera itzuliko da 13:00ak aldera, arratsalderako indarberritzeko astia izango dute. Arratsaldean beste bi tramo kronometratu egin beharko dituzte, horietako bakoitzean 2 pasada, eta uste da lehen parte-hartzailea 18:00ak aldera iritsiko dela Paselekuko parke itxira. Bertan, 20:30ak aldera, garaikurrak banatuko zaizkie irabazleei.

Gernika-Lumo Rallya da euskal rallyen egutegitik inoiz erori ez den rallye bakarra, gure lan guztia denboraldiz denboraldi mamitzen ari dela erakutsiz; izan ere, joan den hamarkadan Gernika Racing Elkartea osatzen genuen lagun talde txikia, kide kualifikatuen talde bihurtu da, prestakuntza federatiboa eta esperientzia handikoa.

80KM

distantzia

9

ordu

8

tramo

90

partehartzaile
ibilbidea

ibilbideari
buruz

• 206,20 km; horietatik 81,40 abiadurakoak dira (8 tarte kronometratutan banatuta)
• Edizio honetan bi tramo berri daude: «Belendiz» (10,50 km) eta «Metxika» (11,70 km).
• 2017an erabilitako tramoak berreskuratu dira: «Gernika-Lumo» eta «Julen-Bilbao».
• Parke itxia Artekale kalean dago, ez dugu egiten bertan 2012tik.
• 2021eko Euskal Rally Txapelketako 4. eta azken proba
• 3. 206 koparako puntuagarria den 3. rallya ere bada

2021 Gernika-Lumo Rallyeko tramoak

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

tramo kronometratuen ordutegiak

PARTE-HARTZAILEA ZERRENDA

parte-hartzaileen zerrenda
egutegia

programa-ordutegia

DataOrduaEkitaldiaTokia
21-09-1322:00Araudiaren argitaratzeaIdazkaritza iraunkorra
21-09-1322:00Inskripzioen irekiera
21-09-2722:00Inskripzioen itxiera
21-10-0422:00Inskripzio zerrendaren argitaratzea
21-10-0817:00 - 21:00Egiaztapen administratiboakBulego iraunkorra
17:00 - 21:00Egiaztapen teknikoakAdolfo Urioste Kalea
JarraianIbilgailuen aurkezpena parke itxianParke itxia
21:30Parke itxiaren itxiera
22:00Irteera hartzeko baimena dutenen argitalpenaOharren ohola
21-10-0909:301. Parte-hartzailaren irteera - 1. EtapaParke itxia
18:001. Parte-hartzailearen iritsiera - 1. Etapa
20:00Emaitzen argitaratzeaOharren taula
20:30Sari eta garaikurren banaketaParke itxia
JarraianParke itxiaren irekiera