2022eko rallyaren aurrerapena

rallyearen informazioa

Gernika-Lumo Rallyea 2022

Some description text for this item

Gernika-Lumoko XXIX. Rallya Urriaren 14ko 18:00etan hasiko da, egiaztapen administratibo eta teknikoekin, eta 21:00ak arte luzatuko dira. Aurten iaz bezala, Merkurio iturriaren inguruan egiaztapenak egingo dira eta parke itxia gune berri batean egongo, Astrako parking-ean, eta bertan geratuko dira aparkatuta ibilgailuak larunbat goizera arte egiaztapenak egin ondoren.

Plater nagusia larunbatean etorriko da, kronometratutako lau tramorekin, bakoitzean bi aldiz pasatu beharko dutelarik. Lehenengo parte-hartzaileak goizeko 09:30etan hartuko du irteera Astrako podiumean, eta lehen bi tarte kronometratuetan 2 pasa egin ondoren, parkera itzuliko da 13:30ak aldera, arratsalderako indarberritzeko astia izango dute. Arratsaldean beste bi tramo kronometratu egin beharko dituzte, horietako bakoitzean 2 pasada, eta uste da lehen parte-hartzailea 18:30ak aldera iritsiko dela Adolfo Urioste kaleko parke itxira. Bertan, 20:30ak aldera, garaikurrak banatuko zaizkie irabazleei.

Gernika-Lumo Rallya da euskal rallyen egutegitik inoiz erori ez den rallye bakarra, gure lan guztia denboraldiz denboraldi mamitzen ari dela erakutsiz; izan ere, joan den hamarkadan Gernika Racing Elkartea osatzen genuen lagun talde txikia, kide kualifikatuen talde bihurtu da, prestakuntza federatiboa eta esperientzia handikoa.

90KM

distantzia

9

ordu

8

tramo

90

partehartzaile
ibilbidea

ibilbideari
buruz

Some description text for this item

• 174,30 km; horietatik 89,20 abiadurakoak dira (8 tarte kronometratutan banatuta)
• Aurton tramo berri bat izango dugu, Foruko kanteraren ondoan hasi eta Metxika auzotik igaro ondoren Gernika-Lumon bukatuko dure Errigoiti jeitsi ondoren.
• Parke itxia aurton bi tokitan kokatuko da, Ostiralean Astrako Parking-ean eta Rallye bukaerakoa Adolfo Urioste Kalean.
• 2022eko Euskal Rally Txapelketako 5. eta azken proba
• Kopa desberdinetarako puntuagarria izango da beraien artean Julen Bilbao Kopa

2022 Gernika-Lumo Rallyeko tramoak

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

TRAMO KRONOMETRATUEN ORDUTEGIAK

PARTE-HARTZAILE ZERRENDA

Parte-hartzaileen zerrenda
egutegia

programa-ordutegia

Some description text for this item

DataOrduaEkitaldiaTokia
22-09-2322:00Araudiaren argitaratzeaIdazkaritza iraunkorra
22-09-2322:00Inskripzioen irekiera
22-10-0522:00Inskripzioen itxiera
22-10-1122:00Inskripzio zerrendaren argitaratzea
22-10-1418:00 - 21:00Egiaztapen administratiboakBulego iraunkorra
18:00 - 21:00Egiaztapen teknikoakAdolfo Urioste Kalea
JarraianIbilgailuen aurkezpena parke itxianParke itxia
21:30Parke itxiaren itxiera
22:00Irteera hartzeko baimena dutenen argitalpenaOharren ohola
22-10-1509:301. Parte-hartzailaren irteera - 1. EtapaParke itxia
18:301. Parte-hartzailearen iritsiera - 1. Etapa
20:00Emaitzen argitaratzeaOharren ohola
20:30Sari eta garaikurren banaketaParke itxia
JarraianParke itxiaren irekiera